400 sinadura lortu ditu Gure Esku Dagok lehenengo ekitaldian
Berria egunkariak jakinarazi duenez. Gutxienez, 18 urtetik gorako bizilagunen %5en sinadurak batzea da helburua, ondoren kontsultara deitu ahal izateko; hau da, 7.879 sinadura.
Horretarako, urtarrilean, otsailean eta martxoan ariko da Galdeketa elkartea sinadurak biltzen. Donostia lehenengo hiriburua izango da halako galdeketa bat egiten.
Datorren urteko udazkenean Euskal Herriaren estatusari buruzko galdeketa bat antolatu ahal izateko, sinadurak biltzeari ekin dio Donostiako Gure Esku Dago dinamikak. Lehengo astean egin zuten sinadurak biltzeko lehenengo ekitaldia Konstituzio plazan, eta, 400 sinadura batu zituzten,