Enrique Ramos eta Eneko Goia, pisu turistikoen ordenantza berriaren aurkezpenean. (Argazkia: I. Esnaola)
Pisu turistikoen ordenantza urtarrileko udal batzarrean onartzea aurreikusi zuen udal gobernuak, baina atzeratu behar izan dute. Proposamenak
130 alegazio jaso ditu, eta ondorioz, denbora gehiago beharko dute udaleko zerbitzu juridikoek guztiak aztertu eta erantzun bat emateko.
Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, “askotarikoak” dira jasotako alegazioak. “Aparture da gehien aurkeztu dituena ordenantzat murriztailea dela esanez. Aldiz, Stop Kaleratzeak erakundeak beste hainbat aurkeztu ditu ordenantza bera liberalegia dela argudiatuta”.
Otsaileko udal batzarrera eramango du udal gobernuak pisu turistikoen ordenantza behin betiko onarpena emateko.