
Miramar jauregia. (Argazkia: Nagore Koch)
Miramar jauregian hotel bat baimentzeko proposamenaren aurka agertu dira gaur
Gipuzkoako Batzar Nagusiak alderdi guztien babesarekin, EAJrena izan ezik. EH Bilduk aurkezturiko ekimenari Ahal Dugu, PSE eta PPren botoak batu zaizkio ere.
EH Bilduren bozeramaile den
Amaia Almirallek Udalaren proposamen horren kontra zeudela adierazi zuen azaroan, Donostiak beste hotelik behar ez zuela adieraziz.
Denis Itxaso Foru Aldundiko Kultura diputatuak, bere aldetik, Batzar Nagusien erabakia begi onez hartu duela helarazi du, Miramar “gipuzkoar guztien ondarea” dela argudiatuz.
Batzar Nasusietako Ahal Dugu-ko bozeramaile den
Juantxo Iturria pozik agertu da ere botazioarekin, bere alderditik “Miramar Jauregian hotel bat jartzea EAJren kapritxo bat dela” uste dutelako.