Hunkituta jaso du Urrezko Danborra Richard Oribek
Richard Oribe atleta paralinpikoak. Bestalde, Urrezko Danborra aukeratzeko inoizko parte hartze prozesu herritarrena izan da aurten, eta horrek, balio berezia ematen diola dio Eneko Goia alkateak.
Tito Irazusta kirol kazetariak hitz egin du ekitaldian, eta bertaratutako guztiak hunkitzea lortu du: “Pertsona ikaragarria da, ibilbide apartarekin. Txapeldun bat da”. Ondoren, Oribek emozioz eta zirraraz beteta jaso du Urrezko Danborra alkatearen eskutik.
Behin eta berrio aipatu dute Urrezko Danborrak ilusio berezia egiten ziola Oriberi, eta are gehiago aurten jaso izana. Izan ere, inoiz baino “modu herritarragoan” aukeratu dute aurtengo omendua; donostiarrek aukeratu zituzten hautagaiak, gero handik aukeraketa bat egin zuten udaleko alderdiek eta, azkenik, donostiarrak izan ziren irabazlea aukeratu zutenak.
Aurreskua egin dio Aiert Beobide dantzariak, eta azkenik, Union Artesanako danborradak jotako San Sebastian martxarekin amaitu dute ekitaldia.
Bere bizitzako “egunik zoriontsuena” dela esan du