Bidebietako institutuaren beharra aldarrikatu dute
Marea Horiak bete du Bidebietaren erdigunea. Auzoan hezkuntza publikoa nahi dute bizilagunek, eta horixe aldarrikatu dute, kamixeta eta apaingarri horiak jantzita, larunbat goizean. Institutu publikoaren etorkizuna kolokan dago, Eusko Jaurlaritzak ixteko mehatxua egin baitu, eta auzoan borrokan ari dira, hori ez gertatzeko. Auzoan eskola horia bezala ezagutzen duten eraikinean elkartu dira hainbat lagun, eta institutuaren beste eraikinera arteko bidea kalejiran egin dute, musikaren laguntzarekin. Giza-katea eginez elkartu dira ondoren.
Igandean, urtarrilaren 28an, kazerolada egingo dute, 21:00etan. Burrunba ateratzea da helburua, etxetik atera gabe ere protesta egiteko aukerarekin, leiho eta balkoietatik.
Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dutela jakinarazi du Marea Horiak, baina ez dela nahikoa diote.
Erlazionatutako edukiaAsteburuan Bidebietako institutu publikoaren alde mobilizatuko dira