Aieteko osasun etxe berria aurten eraikitzen hasiko dira
Urtarrileko udalbatzarrean EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen Aieteko eta Parte Zaharreko osasun etxeen egoeraren berri izateko.
Eneko Goia Donostiako alkateak baieztatu du aurten hasiko direla Aieteko osasun etxe berria eraikitzen. Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio osasun zentruak hartuko duen lur eremuaren Hiri Antolaketarako Plan Bereziaren aldaketari.
Osakidetzak egindako eskaerak eragin du aldaketa. Hasieran aurreikusitakoak baino zerbitzu gehiago emango ditu, eta eraikina handiagoa izango da. “Plan Berezia aldatu arren, legealdirako ezarrita genuen helburua betetzeko bidean gaude. Hau da, Aieten osasun etxea eraikitzea”, azpimarratu du Goiak.