Hamarrekoa lortu du 'Handia' filmak Goya sarietan
Jon Garaño donostiarrak eta Aitor Arregik zuzenduriko Handia filmak hamahirutik hamar Goya sari irabazi ditu. Historiako hirugarren film sarituena da, eta Goya gehien jaso dituen euskarazko pelikula ere.
Zurriolako Butaka saioan, bi zuzendari eta Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak elkarrizketatu genituen.
Hamar sariak ondorengo sailetan eskuratu dituzte: gizonezko aktore berri onenaren saria –Eneko Sagardoi–, jatorrizko gidoi onenaren saria, argazki onenaren saria, ekoizpen zuzendaritza onenaren saria, jatorrizko musika onenaren saria, zuzendaritza artistiko onenaren saria, jantziteria onenaren saria, ile apainketa eta makillaje onenaren saria, efektu berezi onenen saria eta muntaketa onenaren saria. Aldiz, jaso ez dituztenak film onenaren, zuzendaritza onenaren eta soinu onenaren sariak dira.
Garaño berarekin batera, azpimarratzekoak dira Bidebietako Jon Serrano –efektu berezi onenen saria– eta Donostian bizi den Pascal Gaigneren –jatorrizko musika onenaren saria– lorpena.
Palmaresa bere osotasunean ezagutzeko sartu Zinea atarian.