
Martxoaren 2an eta 3an ospatuko dituzte Ibaetako jaiak. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte hurrengo astebururako, eta zuzeneko musika ez da faltako.
Joseba B. Lenoir,
Herenegun eta
Pauloven Zakurrak ariko dira martxoaren 2an, 22:00etan. Hurrengo egunean, martxoaren 3an,
La Jodedera eta
Gozo-Gozo taldeak igoko dira taula gainera, 22:00etan. Gainera, aurretik, 20:00etan,
Eli Pagola eta Agin Labururekin bertso poteoa egingo dute.