Koban taldeak diru bilketa abiatu du diskoa grabatu eta argitaratu ahal izateko
Diru bilketa kanpaina abiatu du gaur Koban talde donostiarrak beraien lehen diskoa grabatu eta argitaratu ahal izateko. Gutxienez 3.500 euro lortu nahi dituzte apirilaren 3a baino lehen. 2015. urtean jaio zen Koban taldea eta trikitixa, musika elektronikoa eta swinga uztartzen ditu.
Proiektua lagundu nahi duen ororentzat hainbat opari prestatu dituztela azaldu dute: “kamisetak entailatuak eta entailatu gabeak,bi koloretan eta sarrerak apirilaren 13an Donostian egingo duten disko aurkezpenerako”. Azkenik, jakinarazi dute 2.000 eurora iristean bideoklipa argitaratuko dutela.
Hemen lagundu dezakezue taldea.