Eskolatik etxera euskaraz joan nahi dute Altzan
Dinamika berri bat bultzatu dute Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak eta Harriberri Oletako Euskara Batzordeak. Hain zuzen, haurrei lagundu nahi diete eskolatik etxerako bidea euskaraz egiten, arduradunen bidez: “Euskara praktikatu nahi duzu? Maila ertaina daukazu? Euskara ulertzen duzu, baina beldurra, lotsa edo ohitura faltagatik ez duzu hitz egiten? Animatu zaitez!”.
Gurasoen arteko talde txikiak antolatuko dituzte, eta eskolatik etxerako bidean mintzapraktika egiteko aukera izango dute horrela. Talde bakoitza hiruzpalau lagunek osatuko dute, eta gutxienez astean behin elkartuko dira: eskolako irteeran, parkean, kafea hartzen… hori bai, talde bakoitzak erabakiko du non eta noiz elkartu. Mintzalagun boluntarioa izan nahi dutenek aski dute euskaraz erraz egiteko aukera izatea. Parte hartzeko posta elektroniko honetara idatzi behar da: euskara.bai@harriberrioleta.com