'Mina dut, erresonantzia bat eskatuko dut'
Askotan entzun dugu horrelako baieztapenen bat. Baina beharrezkoak al dira hainbeste erresonantzia, erradiografia, ekografia, eta abar?
Ez al dugu gure organismoak merezi duena baino askoz irradiazio gehiago jasotzen?
Gaur galdera hauei erantzuteko hainbat ikerketaren ondorioak partekatuko ditut zuekin.
- Nakashima 2015: 20 eta 70 urte bitarteko 1211 pertsonari zerbikaletan eginiko erresonantzia magnetikoen (RM) %88k protusio diskala erakutsi 20 eta 30 urtekoen artean mutiletan %73 eta emakumezkoetan %78 MINIK GABEKO protusioak ikusi ziren.
- Girish and Lobo 2011: Sorbaldan zentratutako SINTOMARIK GABEKO ekografiaren bitarteko balorazioetatik, %96an anomaliak topatu ziren. %78 bursitisa, % 39 supraespinosoaren tendinosia eta %10ean mangitoa guztiz hautsia.
- Brinjikji 2014: errebisio sistemiko bat egin ostean, MINIK EZ DUTEN PERTSONEI bizkar hezurrean eginiko RM edo erradiografietan (RX), aurki daitezkeen aldaketa degeneratiboak zahartzearen eboluzio normaltzat kontsidera daitezke.
- Munk 2004: Artritis duten pertsonei eginiko RMetatik %50ek soilik zuen MINA.