Hitza taldean 102 emakumek parte hartuko dute aurten
102 emakumek eman dute izena Lilatoiko Hitza taldean. Elkarlanean sortu du taldea IRUTXULOKO HITZAk gainontzeko Hitza aldizkari batzuekin batera: Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza eta Busturialdeko Hitza. Aurtengoa izango da inoizko talderik handiena, eta Donostiakoak 26 lagun izango dira.
Partaide guztiek kamiseta berde bana jantziko dute, Hitzez hitz, pausoz pauso; bidea egiten ari gara leloarekin. Igandean milaka emakumerekin batera egingo dute korrika Hitzako taldekideek, 10:30ean. Aurretik, elkarrekin argazki bat egingo dute, 9:20ean, Maria Kristina Hotelaren parean.
Lorea Ayala korrikalaria elkarrizketatu dugu.