Itzaletik argira atera dira milaka emakume 29. Lilatoian
Irati Mendia donostiarrak. 60 urtetik gorakoen beteranoen saria, aldiz, Lourdes Mariezkurrenak. Bestalde, handbike modalitatean Ane Asensio oiartzuarrak eta Ruth Álvarez donostiarrak hartu dute parte.
Azkenik, omenaldia egin diote Izaskun Osés atleta paraolinpiarrari eta Lorea Alayak eman dio oroigarria. Osési bista arazoak diagnostikatu dizkiote eta bere lanbidea utzi behar izan duen arren, kirolean aurrera egiteko gogotsu dago.
Klasifikazio eta denbora guztiak kontsultatu hemen.
Hemen irakurri ditzakezue IRUTXULOKO HITZAk Lorea Ayalari eta Irati Mendiari egindako elkarrizketak.
Lasterketako argazki guztiak hemen!
Lorea Ayala donostiarra izan da nagusi 29. Lilatoi lasterketan. 6.050 emakumek eman zuten izena eta horietatik 5.240 atera dira, iaz baino 439 emakume gehiago. Itzaletik argira lelopean, bost kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek.
Goizean goizetik kalean batera eta bestera ikusten ziren kirol arropak jantzita hainbat emakume. Zomba saioa egin dute zenbaitek lasterketaren aurretik eta beroketak egin ostean atera dira korrika milaka emakume. Irrintziak, garrasiak, kantuak, saltoak… denak balio du.
Lorea Ayala donostiarraren (18:07) atzetik geratu dira Marina González (18:19) eta Izaro Rubio (18:24). Gazteen kategorian Ane Elzaurdia gailendu da (19:51) eta hirugarren postua lortu du