Jon Santacana eta Miguel Galindo, proba bukatu ostean. (Argazkia: @paralimpicos)
Zilarrezko domina eskuratu du Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak, super konbinatuan. Neguko Paralinpiar Jokoetan egin du lorpena, Pyeongchangen, Miguel Galindo bere gidaren laguntzarekin. Horrela, arantza kentzea lortu dute, izan ere, bi laugarren postu lortu ditu aurretik jokatutako jaitsieran eta super erraldoian. Orain, eslalona eta erraldoia geratzen zaizkie jokatzeko.
Azken hamar urteetan jokatutako proba garrantzitsu guztietan oso emaitza onak lortu izan ditu bikoteak. Ikusmen arazoak ditu Santacanak, oso gutxi ikusten du, eta gidari jarraika eskiatzen du.