Jardueraz beteta dator Poesialdia
Poesia Astea ospatuko da hirian gaur, astelehena, hasi eta martxoaren 26ra bitarte. Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Hainbat jarduera antolatu dituzte honako lekuetan: Aiete, Ernest Lluch eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta Kaxilda liburu dendan. UPV/EHU ere batu zaio Poesialdiari Pentsatu! jaialdiaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioen Masterraren bidez.
Hona hemen programazioa:
Martxoak 19: Poesía y trascendencia, Miguel d’Ors & José Mateos. Solasaldia eta irakurketa. Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha.
Martxoak 20: MusiPoema, Juan Ramon Makuso & Jon Makuso.
Martxoak 20: Ciencia y poesía contemporánea, Carlos López Beltrán & Gustavo A. Schwartz. Solasaldia. Kaxilda liburu denda. 18:30etan, Gaztelaniaz.
Martxoak 20-Apirilak 7: Urmargoen hitzak, Imanol Larrinaga & Juan Ramon Makuso. Erakusketa.
Martxoak 21: Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa.
Martxoak 22: Olerkiaren Txokoa & Cuarteto Abreu. Poesia errezitaldia musikatuta. Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegian, 18:30etan Euskaraz.
Martxoak 22: Tximeletrak airera, Xabier Olaso.
Martxoak 23: Presente y futuro de la poesía, Pablo García Casado & Irati Iturritza & Elena Medel & Raúl Vacas.
Martxoak 24: Xomorropoemak eta Piztipoemak, Leire Bilbao & Maite Mutuberria.
Martxoak 26: Porto, Harkaitz Cano & Mursego. Ikuskizuna.