Parte Zaharreko etxe baten "okupazio sinbolikoa" egin dute
auzoko gazte egunarekin bat eginez. Auzoa, Donostia ez dago salgai! pankarta jarri dute etxearen balkoietan. Udaltzainak etxe okupatua hustutzera joan dira, eta Ertzaintzaren babesarekin bertara sartzea lortu dutenean ez dute inor topatu. Izan ere, “okupazio sinbolikoa” egin dute gazteek.
Ohar baten bidez eman dituzte ekintzaren arrazoiak: “Parte Zaharreko gazteok gune hau berreskuratzea erabaki dugu azkenaldian gure auzoan ematen ari diren gertakariak salatzeko (…) Gure auzotik alde egitera behartzen gaituzte. (…) Eraikin hau berreskuratzea eta okupatzea erabaki dugu, badakigulako pentsio bilakatzeko baimen guztiak eskuratu dituela (…). Alkate jaunari esan nahi diogu honen aurrean gazteok ez garela geldi geratuko. Auzoan hazi, hezi eta bizi nahi dugu, eta horretarako ematen diguzuen aukera bakarra horrelako espazioak okupatu eta gure jarduna aurrera eramatea da”.
Abuztuaren 31 kaleko etxebizitza bat okupatu dute hainbat gaztek, gaur goizean. Parte Zaharreko Gazte Asanbladak aldarrikatu du ekintza