Loiola eta Egia arteko Astiñene zubia. (Argazkia: PSE-EE)
Astiñeneko zubia berriro itxiko dute oinezko zein era guztietako ibilgailuentzako, astelehenean, apirilaren 16an. Donostiako Udalak emandako informazioaren arabera, datozen lanak egiteko zulatzeko makina bat sartu behar dute, 25 tonako pisua duena. Hamabi mikropilote sartu behar dituzte zubiaren oinarrietan, 30 eta 40 metro ingurukoak. Udalak dio uztaila bukaerarako lanak bukatuta egotea espero dutela, eta egoera normaltasunera bueltatzea, zubia guztientzat ireki dezaten berriro ere.
2017ko abuztuan hasi zen Astiñene zubiaren matraka, eta zubiaren lehen konponketa lanei abenduan ekin zieten. 2018ko urtarrilean oinezkoentzako eta bizikletentzako ireki zuten, orain berriro ere itxiko duten arte.