Ehizaren aurkako manifestazioarekin erantzun dio Askekintzak ehiztarien goizeko protestari
Euskal Herriko ehiza federazio eta elkarte desberdinek goizean Donostian antolatutako mobilizazioei erantzuna emateko kontramanifestazioa egin du arratsaldean Askekintza talde antiespezistak, Ehiza hilketa da! lemapean. Animalien hilketak ezin direla gizakion eskubide bat izan eta ehiza “injustua” dela adierazi dute antolatzaileek manifestazioaren amaierako hitzaldian.
Protesta irudietan jaso du IRUTXULOKO HITZAk.
Erlazionatutako edukiaEhiztariek euren eskubideak aldarrikatu dituzte gaur Donostian