(Argazkia: @ENBA2)
Euskal Herriko puntu desberdinetako ehiztariek bat egin dute gaur Donostian Euskadiko Ehiza Federazioak deitutako manifestazioan,
Euskadin ehiza bai! lelopean. Antolatzaileen arabera 10.000 pertsona inguru bildu dituen protesta ehizarekiko errespetua exijitu eta talde animalisten ‘presioa’ eten dadila eskatzeko antolatu dute.
Ehizaren aldeko lurraldeko 80 elkarte desberdin batu dira gaurko mobilizazioan. Easo plazatik abiatu da manifestazioa, 12:00etan, udaletxe parean amaitzeko.