Ertzaintzari aurre egin dion gizon bat hil da Altzan bihotzekoak jota
Bi emakumeren aurkako eraso baten deiari erantzunez, Altzara hurbildu diren ertzain patruila batek 39 urteko gizon bat atzeman du gaur gauean. Ertzaintzaren arabera, bertara gerturatu diren agenteak jarrera bortitzarekin jaso ditu gizonak, eta hura indarrez geldiarazten ari zirela, bihotzekoak jo eta konortea galdu du.
Osasun zerbitzuak heldu bitartean gizona suspertzen saiatu dira ertzainak, baina ezin izan dute ezer egin. Poliziak jakinarazi duenez, gizonak bi emakume “era oso bortitzean” mehatxatu ditu auzoko etxebizitza batean.