Mintegiak salbatu dituztela ospatzeko brindisa egin dute Uliako Lore Baratzetako kideek
Donostiako Udalak Uliako mintegietan etxebizitzarik eraikiko ez duela ospatzeko brindisa egin dute eguerdian Uliako Lore Baratzetako kideek. Giro ezin hobean eta eguraldia lagun izan dutelarik, hiritar asko bildu dira Uliako parkera, auzo elkartearen eta lore baratzetako kideen exijentzia errespetatua izan delako topa egitera.
Edari eta pintxoak ez dira faltatu, ezta zuzeneko musika ere. Xanpaina ireki eta brindisa egin aurretik eskaini dituzten hitzaldietan, “parkearen babes prozesuan era batera edo bestera lagundu duten guztiei” eskerrak eman nahi izan dizkiete Uliako Lore Baratzetako kideek.
Bertan izan da IRUTXULOKO HITZA goizak utzi dituen irudiak argazkietan jasotzeko.
Erlazionatutako edukiaUliako mintegietan ez dute gazteentzako etxebizitzarik egingo