Ellen Nystrom, aurtengo partida batean. (Argazkia: IDK Gipuzkoa)
Ellen Nystrom Suediarrak IDK Gipuzkoako elastikoa jantziko du datorren denboraldian ere. Hala, bigarren denboraldiz jarraian izango da taldean, Azu Muguruzaren esanetara. Estatu Batuetako Unibertsitateetako esperientziaren ostean iritsi zen Nystrom Donostiara, aurreko udan. Aurtengoa izan du Nystromek profesional gisa bere lehen denboraldia, eta partida guztietan parte hartu du, ligako 26etan, Kopako bitan, eta Play Offetako hiruetan. Suediako selekzioaren deialdian izan da, gainera, bi txandatan. Defentsa izan dela bere indargunea diote, izan ere bere intentsitateari esker, taldeari lagundu dio arlo horretan.
Lara Gonzalez, Iva Brkic eta Lyndra Weaver jokalariek ere euren kontratuak berritu dituzte datorren denboraldirako.