Azaroaren 18an egingo du galdeketa Gure Esku Dagok
Azaroaren 18an egingo du Euskal Herriaren estatusari buruzko galdeketa Gure Esku Dagok, Donostian. Iaz hasi zen galdeketa prestatzen Donostiako Gure Esku Dago taldea eta azken hilabeteetan auzoz auzo galdeketa egin ahal izateko sinadurak biltzen egon dira; 8.000 sinadura behar zituzten, eta 9.500 lortu dituzte.
Galdeketaren aurretik, ekainaren 10ean Gure Esku Dagok antolatutako giza katean parte hartzera deitu dute.
Donostia izango da galdeketa egiten duen lehen hiriburua. Hemen, Irutxuloko Hitzak egindako erreportajea.
Erlazionatutako edukiaDonostia galdeketarantz