Ekialdeko barrutia abian jarri zuen martxoan, udal gobernuak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako auzo elkarte eta eragile taldeek maiatzaren 9a arteko epea dute hautagaiak aurkezteko Ekialdeko barrutiaren batzarra osatzeko.
Hautagaitza aurkezteko, erregistroan eskabidez sarrera eman beharko zaio elkarte edo entitatearen hautagai titularrarekin eta bere bi ordezkoekin osatutako zerrendari. Bozketa eguna maiatzaren 19an izango da udaletxeko sarreran 10:00etatik 16:00ak arte. Ekialdeko barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo elkarteek zein arlo entitateek izango dute bozkatzeko aukera.
Barrutiaren antolaketa
Udalbatzar baten sorrera aurreikusten du barruti baten antolaketak kudeaketa organo nagusi gisara. Dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena. Batzar hau 15 kidek osatuko dute, barrutiko batzarraren zinegotzi burua, zinegotzi buruordea, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 5 kide, auzo elkarteetako 4 ordezkari eta arloko entitateen 4 ordezkari izango direnak.