Txapelketako irabazleak, entrenatzaileekin batera, euren sariekin. (Argazkia: Donosti gimnasia erritmiko kluba)
Espainiako Kopako lehen fasea jokoan egon zen joan den asteburuan, gimnasia erritmikoko taldekakotan, Guadalajaran. 36 klubetako 350 gimnastek parte hartu zuten, eta tartean izan ziren Donosti taldeko kideak. Hain zuzen, Donostiko emakume seniorrak txapeldunak izan ziren euren mailan. Hauek osatu zuten taldea: Elena Bueno, Nora Gastesi, Ainhoa Loureiro, Nadine Salgado, Uxue Velis, Leire Casals eta Ayelen Asorei. Junior mailako neskak, berriz, bosgarren postuan geratu ziren.