"Belarriprest figura ez dugu landu eta indarrak hor jarriko ditugu"
Garazi Urrosolo, Egia
Euskaraldiaren aurrekarietako bat izan da Egian euskaraz bizi nahi dugu egitasmoa. Bai. Egia esan uste dugu erruaren zati bat eduki dugula honetan guztian, eta harrotasun puntu bat ere badaukagu. 2016an egin zenuten egitasmoa auzoan. Nola oroitzen duzu? Garai horietan ez nengoen euskara batzordean, baina aisialdiko kide moduan hartu nuen parte egitasmoan. Egian eragileen egitasmo baten moduan planteatu genuen gehiago, ez hainbeste norbanako moduan. Gogoan dut hasieran galdu samar ibili ginela, bagenekien zazpi egunez euskaraz bizi behar genuela, baina lehenengo aldia zen halako egitasmo batean parte hartzen genuela. Hala ere, oso polita izan zen eta hizkuntza ohiturak aldatzeko balio izan digu. Gainera, kohesio edo talde sentsazio bat ere ematen zuen, izan ere, egitasmoan parte hartzen genuenok txapa moduko bat eramaten genuen, horrela, zurekin batera egitasmoan zeudenak identifikatzen zenituen. Auzoan hasi zarete Euskaraldia prestatzen? Bai, hasi gara dagoeneko lanean. Batzar bat osatu dugu eta orain pixkanaka eragileekin biltzen ari gara, ahalik eta bizilagun gehienengana iritsi ahal izateko. Bestalde, maiatzaren 5ean Egian Euskaraz Eguna eguna ospatuko dugu auzoan eta egun hori baliatuko dugu Egian Euskaraldiaren aurkezpen ofiziala egiteko. Egian euskaraz bizi nahi dugu egitasmoarekin alderatuta ze berrikuntza dakar honek? Egian egin genuen egitasmoan ez genuen Belarriprest figura erabili eta indarrak hor jarri nahi ditugu. Euskaraldiaren inguruko erreporataje osoa hemen irakurgai.