"Euskaraldia Intxaurrondoko egitasmoaren jarraipena izatea nahi dugu"
Amaia Illarreta, Intxaurrondo
Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon egitasmoa egin zenuten. Bai, Korrikaren bueltan hasi ginen eta hasieran auzoari 20 ordu euskaraz bizitzeko erronka jarri genion, handik sortu zen Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon egitasmoa. Hori dela eta, esperientzia berriak ezagutu genituen, Lasartekoa eta Egiakoa, tarteko. Lasarteko ereduan oinarritu ginen auzoan egitasmoa gauzatzeko. Bizilagunak informatu genituen eta emaitza ona izan zen. Pozik geratu zineten? Oso pozik geratu ginen. Gure helburua auzoa saretzea eta euskararen erabileran eragitea zen eta, esaterako, merkatarien aldetik oso erantzun ona jaso genuen. Askok jarri zuten beraien dendetan Belarriprest zirela zioten karteltxoak, eta horrek, erabiltzaileei lehen hitza euskaraz egitea erraztu zien. Guztira, 650 bizilagun animatu ziren egitasmoan parte hartzera. Euskaraldirako zein helburu dituzue? Hasi gara Euskaraldia antolatzeko biltzen. Oinarrizko talde bat sortu dugu eta dagoeneko lanean ari gara. Gure asmoa Euskaraldia Intxaurrondoko egitasmoaren jarraipen moduko bat izatea da eta une honetan zein lelo erabili pentsatzen ari gara. Ahalik eta bizilagun gehien animatzea nahi dugu. Zergatik dira garrantzitsuak halako egitasmoak? Erabileran eragiten dutelako. Gure esperientziari begiratuta oso aberasgarria izan zen, esaterako, Belarripresten jarrera. Egitasmoaren parte sentitu ziren. Uste dut hau dela bidea eta erakundeek parte hartzea ere aberasgarria dela. Euskaraldiaren inguruko erreporataje osoa hemen irakurgai.