Toch Sarr jokalaria, aurtengo partida batean. (Argazkia: IDK Gipuzkoa)
IDK Gipuzkoak lanean dihardu datorren denboraldirako taldea osatzen. Jakinarazi berri dute Toch Sarr jokalariak kontratua berritu duela, hala, zortzigarren denboraldia osatuko du senegaldarrak taldearekin. “Oso harro nago egin dugun denboraldiarekin. Gogotsu eta pozik nago datorren denboraldiari begira”, adierazi du jokalariak.
Taldeko beteranoen artean dago Sarr eta IDK Gipuzkoan partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da Dia ligan.
Horrela bada, jokalari hauek ziurtatuak ditu IDK Gipuzkoak datorren denboraldirako: Lara Gonzalez, Iva Brkic, Iulene Olabarria, Ellen Nystrom, Lyndra Weaver eta Toch Sarr.