Kote Cabezudo kartzelan sartzeko agindu du epaileak
Berria egunkariaren arabera, epaileak ontzat jo du Kote Cabezudo argazkilaria espetxean sartzeko eskakizuna. Akusazioak egin du gaur goizean, eta Fiskaltza bat etorri da eske horrekin. Lehendik bederatzi aldiz egina zen eskari bera, baina ukatu egin zuen beti epaileak. Orain magistratu berri bat ari da, ordea, kasuarekin –aurrekoaren kontrako kereila bat onartu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eta ezin du auziarekin jarraitu— eta jarrera aldaketa bat egon zitekeela espero zen. Delituen errepikapena, eta biktimen ondare juridikoei egindako kalteak, horiek izan dira kartzelan sartzeko eskakizuna erabili dituzten argudioak, eta ontzat jo ditu epaile berriak.
Gaur eguerdian hainbat lagun elkartu dira epaitegiaren aurrean. ‘Kote Cabezudo’ kasua lehenbailehen argitzeko eskatu dute, eta biktimei elkartasuna erakutsi diete. Telebista eta zinema munduko pertsona ezagun asko egon dira jendartean, besteak beste, Iñake Irastorza, Ramon Agirre, Naiara Arnedo, Aitor Beltran eta Aitziber Garmendia.