Kote Cabezudoren biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute
Iñaki Agirre
Argazkia: Iñaki Agirre
Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren erasoak salatu eta bere biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur hainbat pertsonek Donostiako epaitegiaren aurrean. Telebista eta zinema munduko pertsona ezagun asko egon dira jendartean, besteak beste, Iñake Irastorza, Ramon Agirre, Naiara Arnedo, Aitor Beltran eta Aitziber Garmendia.
Protestan parte hartu duen Kote Camacho zinemagilearen hitzetan, “Cabezudok 20 urteetan zehar egindako erasoak salatzeko bildu gara gaur hemen, lagunak eta biktimak, nahasturik”. Argazkilari donostiarraren kasuak urteak izoztuta daramatzala adierazi dute elkarretaratuek, eta “behingoz justizia egiteko ordua” iritsi dela azaldu dute. Era berean, beraien ustez oso zalantzatua izan den Mario Diez Fernandez abokatuari elkartasuna helarazi nahi izan diote, biktimen alde “lan handia” egiten denbora luzea daramala adieraziz.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea