Parte Zaharreko etxebizitzen bizileku erabilera babestuko du udalak
Donostiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa onartuko du Tokiko Gobernu Batzordean. Horren arabera, Parte Zaharreko etxebizitzen bizileku erabilera babestuko dute.
Enrique Ramos Hirigintza zinegotziaren arabera, aldaketak bi helburu ditu: “Batetik, hirigune historikoan bizileku gisara sailkaturiko eremuetan egun dauden eta etorkizunean egongo diren eraikinetako goiko solairuetako bizileku erabilera zaindu eta babestea. Bestetik, turismoarekin loturiko erabilerak debekatzea; etxebizitza turistikoak, hirugarren sektoreko hotelak zein ostatuak”.
Auzotarren bizi baldintzak eta bizikidetza hobetzen laguntzeko asmoa du udalak. Gaur egun, 3.858 biztanle ditu Parte Zaharreko hirigintza esparruak. Pertsona horietatik, %30 inguru 60 urtetik gorakoak dira, eta soilik %15ak ditu 20 urte baino gutxiago. Hotel eta ostatuei dagokienez, 51 dira establezimentuak: 46 ostatu, 2 hotel, aterpe bat eta apartamentu saileko bi establezimendu.
“Plan Orokorraren aldaketa hau egin eta formulatzeko lanak osatuko dira, planteamenduen arabera, herritarrek parte hartzeko prozesu batekin. Prozesu horretan, dokumentua eta haren proposamenak erakutsi azaltzeko saio irekiak antolatuko ditu udalak, dokumentua hasi bidez onartu aurretik, Parte Zaharreko auzo elkarteekin”, azaldu du Ramosek. Aipaturiko saio publikoen egun eta lekuak aurrez iragarriko ditu udalak.