Bizitza da handiena plataformak Borroka Sozialen Astea antolatu du maiatzaren 19tik 26ra, mobilizazio desberdinez osaturiko egitarau zabal batekin. Gipuzkoako eragile ugariren gizarte borroka desberdinak uztartzea bilatuko dute bertan, indarrak batuz ‘Euskal Herriko erregimenari’ aurre egiteko asmoz.
Turismoaren Mundu Erakundeak hirian egingo duen goi-bilerarekin denboran bat egingo dute aste horretako protestek. Turismoaren aldeko jardunaldi horiek aitzaki bezala hartu dituztela diote ordea plataformatik, izan ere, beraien helburua kapitalaren etsai komunaren aurka fronte komun bat osatzea dela azaltzen dute Bizitza da handienako kideek.
Lo zakuarekin maiatzaren 19an Donostiara joateko deialdia zabaldu dute plataformatik sareetan argitaratutako bideo baten bitartez. Datozen egunetan informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute ere.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea