IRUTXULOKO HITZA lekuz aldatuko da
Egiako Ametzagaina kaleko 19. zenbakian izango du bulegoa. Joxemi Zumalabe Fundazioarekin eta Egia Bizirik auzo elkartearekin partekatuko du egoitza berria. Bost kazetarirentzako tokia prestatu dute, baita administraziorako, publizitaterako eta diseinu lanak egiteko lekua ere.
IRUTXULOKO HITZAko langileek ostiralean, hilaren 18an, utziko dute Katalina Eleizegi kaleko 36. zenbakiko egoitza. Ostiralean azken ikutuak eman ondoren, astelehenean Ametzagaina kaleko bulegoan hasiko dira lanean.
Donostiako tokiko hedabidearentzat aldaketa urtea izango da 2018a: webgunea berritu eta astekariaren formatua eta diseinua aldatuko ditu.