Eraikin publiko bat okupatu du 'Bizitza da handiena' egitasmoak
Kalejiran eta mozorrotuta hasi Dute eguna @bizitzahandiena @irutxulo pic.twitter.com/LiuVuFf5N1
— Malen Aldalur (@malenaldalur) May 19, 2018
Gipuzkoa Plaza inguruko eraikin batera sartzen ari dira @irutxulo @bizitzahandiena pic.twitter.com/gPXlZXSv3J
— Malen Aldalur (@malenaldalur) May 19, 2018
Eraikina publikoa da: “Publikoa izateak ez du esan nahi instituzioena dela, baizik eta herritarrona dela. Herritarrok beharrak ditugu”, diote. Prentsaurreko egin dute gero kazetarien aurrean eta nabarmendu dute zazpi egunez okupatuko dutela eraikina: “Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da”. Adierazi dute okupazio mugimendukoarekin lan egiten duten abokatuek argi diotela polizia ezin dela eraikina desalojatzera sartu 10 egun pasatu arte: “Gu zazpi egun egongo garenez, argi jakinarazi nahi dugu sartuko balira legea hautsiko luketela eta azken xehetasuneraino dokumentatuko genukeela gertakaria”. Bestalde, gaineratu dute hala gertatuko balitz hiriko plazak okupatuko dituztela. Eraikina txukundu eta asanblada egingo dute orain eta arratsaldean jakinaraziko dute aste osorako prestatu duten egitaraua.Eraikin publiko bat okupatu dute @bizitzahandiena @irutxulo pic.twitter.com/fs0P5ZBUlf
— Malen Aldalur (@malenaldalur) May 19, 2018
Hemen beraien irakurketa. IRUTXULOKO HITZA zuzeneko jarraipena egiten ari da sare sozialetan. Atzo jakianrazi zuten mugimenduarekin bate egiten dutenen zerrenda. Hemen, osorik: 1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa 2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea 3) Aingura kofradia 4) Aiuri Antiespezista 5) Alde Zaharreko gazte asanblada 6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada 7) Aman Komunak 8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea 9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak 10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua 11) Askapena 12) Askekintza 13) Azkoitiko MataderoEkintzak 14) Bakea eta Duintasuna 15) BiziLagunEkin plataforma 16) CDR Tolosaldea Goierri 17) CNT sindikatua 18) Diario Fatxo 19) Donostiako Asanblada Feminista 20) Donostiako Ikasle Abertzaleak 21) Donostiako Komite Internazionalistak 22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa 23) ELA sindikatua 24) ESK sindikatua 25) Eguzki 26) Ernai 27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua 28) Eskifaia kofradia 29) Euskal Herrian Euskaraz 30) Euskal Herriko Bilgune Feminista 31) Firestone 32) Gelditu Metroa Antiguon 33) Gipuzkoa Zutik 34) Groseko Asanblada Feminista 35) Guardetxea 36) Hazten Hasten kultur egitasmoa 37) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea 38) Hotel + EZ 39) Jaizkibel Herriarena 40) Kalera Kalera 41) Kimera Antiespezista 42) Kortxoenea 43) LAB sindikatua 44) Langileen Babes Sarea 45) Letaman gaztetxea 46) Manu Robles Arangiz Fundazioa 47) Marruma Kulturalak 48) Oraingoan Bai 49) Oñatiko Antixena gaztetxea 50) Plaza Feminista 51) Pototak Asanblada Feminista 52) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista 53) Salatu 54) Sare Antifaxista 55) Satorralaia 56) Txantxarreka gaztetxea 57) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista 58) Zergatik ez?#BizitzaDaHandiena @bizitzahandiena @irutxulo pic.twitter.com/JoK0Esf6b5
— Malen Aldalur (@malenaldalur) May 19, 2018