Blas de Oteroko kantxa mantentzeko sinadurak aurkeztu dituzte
Eneko Goiak gurasoei erantzun die, gaia aztertuko duela esanez.
Egia Bizirik Auzo Elkartearen eta udalaren iritziak jaso genituen erreportaje zabal batean, maiatza hasieran.
Blas de Otero plazako jolas gunea kentzeko konpromisoa hartu du udalak, bizilagun batzuek hala eskatuta. Egiako auzo elkartea ez dago ados erabakiarekin, eta auzoko guraso batzuk azkar mugitu dira erabakiaren aurka. 923 sinadura bildu dituzte gurasoek eta udaletxera joan dira sinadura horiek aurkeztera. Oraindik gehiago lortuko dituztela diote. Hala azaldu du Mikel Peluaga Egiako gurasoak: “Astakeria bat iruditzen zaigu kantxa Uliara eramatea. Gai gara datozen egunetan beste hainbeste sinadura lortzeko. Ea orain zer erabakitzen duen alkateak”.