Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu TMEaren goi-bileraren aurkako protestan
Gaur Donostian hasi den Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) goi-bileraren aurkako protestan jendearengana jo eta bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Tabakalera parean. Presentzia polizial nabarmenarekin eraikin barnean TMEaren harrera festa egiten ari zirelarik hainbat hiritarrek protesta baketsua egin dute Tabakalera inguruan txistuekin soinua eginez.
Bat-batean Ertzaintzak ekintza grabatzen ari ziren kazetariak eremutik kanporatu eta jendearengana jo du. Tentsio momentuak bizi dira eta agenteek indarra erabili dute protestan ari zirenen aurka. Jendartetik bi gazte atera eta atxilotu egin ditu poliziak.