Protesta egin dute Kursaalean TMEren goi-bileraren lehen jardunaldian
Hainbat hiritarrek protesta egin dute Kursaal parean Turismoaren Mundu Erakundearen goi-bileraren lehen jardunaldian, pentsionisten mugimenduak eta Bizilagunek plataformak deituta. Turistifikazioa jasaten duten Europa hegoaldeko hirien SET sareak kaleratutako manifestua goi-bilerako ordezkariei ematen saiatu dira Bizilagunekineko kideak, baina segurtasun arduradunek ez diete eraikinera hurbiltzen utzi.
Protestaren amaieran, ostiralean Bizilagunekin plataformak egingo duten turistifikazioaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute. 18:30etan izango da, Saguesetik abiatuta.