Hondartzetako eguzkitakoak eskuratzeko aukera berri bat eskainiko du udalak
Donostiako Udalak berriki egin den zozketa ondoren libre geratu diren hiriko hondartzetako eguzkitakoak eskainiko ditu esleipen zuzenaren bidez. Aurreko zozketan parte hartu ez zuten herritarrek izango dute aukera eskaria egiteko, maiatzaren 28tik aurrera.
Honakoak dira udalak antolaturiko zozketaren baldintzak:
- Adinduak diren nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete zozketan, baita Donostian bizi ez direnak ere, baina, bizileku bakoitzeko pertsona batek soilik eman dezake izena.
- Izen ematea, Donostiako Udaleko web gunean egin ahal izango da, edo eta aurrez-aurre ohiko arreta zerbitzuetan (Udal Info, Ijentea,1). Horretarako 100 €-tako fidantza jarri beharko da.
- Eguzkitakoa zein hondartzatan nahi den adierazi beharko da, eta gainera, aukera hauen artean aukera egin beharko da:
- Ondarretako hondartzan: eguzkitako mota (toldoa, itzalkina edo karpa) eta aldea (1. edo 2. sektorea) zein plano batean adieraziko den
- Kontxako hondartzan: aldea (1. edo 2. sektorea) zein plano batean adieraziko den.