Sariketako bertsolariak eta antolatzaileak. (Argazkia: Orixe Saria)
Iñaki Zelaia hernaniarrak irabazi du XVI. Orixe Saria. Hiru urteren ostean jokatu zuten sariketa Añorgan, igande arratsaldean, eta saio berdindua izan zela diote antolatzaileek. Hain zuzen, lehen hiru sailkatuak puntu bakarreko tartean geratu ziren.
Eneko Lazkoz ere saritu zuten. Kartzelako ariketako bertsorik onena harek egin zuela erabaki zuten, eta jaso zuen Amassorrain ikastolak ematen duen entzuleen saria.
XVI. Orixe Saria:
- Iñaki Zelaia: 248 puntu
- Eneko Lazkoz: 247 puntu
- Nahikari Gabilondo: 247 puntu
- Unai Gaztelumendi: 235 puntu
- Iratxe Ibarra: 234 puntu
- Manex Mujika: 227 puntu