Topoaren igarobidearen aurkako manifestazioa egin dute Satorralaiak deituta
Hainbat hiritarrek protesta egin dute gaur Donostiako Topoaren Igarobidearen kontra hiriko erdigunean egin duten manifestazioan. Satorralaia plataforma herritarrak deituta, Easo Plazatik abiatu dira 17:30ean, eta Erdigunean barrena egin dute euren ibilbidea Bulebarrera iritsi arte.
Bertan komunikatua irakurri dute, Topoaren proiektuaren atzean dauden ‘negozioak’ salatu eta obren berehalako etena exijituz. IRUTXULOKO HITZA bertan izan da manifestazioa irudietan jasotzeko.