6.700 lagunek parte hartu dute Donostiako giza katean
irudi bilduma]. Herritarren Ituna Eusko Legebiltzarraren atariraino eraman dute, eta Nafarroako Parlamentura eramateko asmoa iragarri dute, baita Ipar Euskal Herrira ere. Paulo Muñoak eman dio hasiera Donostiako lehen kilometroari, hunkituta, bere 77 urteekin. Bulebarrean eman dio Muñoak eskua giza kateko bigarren lagunari, eta eskuz esku igaro da horrela Herritarren Ituna. Añorgan bukatu da Donostiako zatia, tartean izandako txalo, olatu, oihu eta algaren ostean.
IRUTXULOKO HITZAri balorazio positiboa egin dio dinamikako Loren Rocak. “Hutsune batzuk egon dira 5. eta 6. kilometroen artean, jendea zabaltzea kostatu zaigulako, baina balorazio positibo egiten dugu. Beste urrats bat eman dugu; irudi guztia oso polita izan da ibilbide osoan, eta une hunkigarriak egon dira”.
Gure Esku Dago plataformak Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu ditu milaka herritarren eskuak batuz. Zehazki, 175.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute erabakitze eskubidearen aldeko giza katean, eta horietatik 6.700 izan dira Donostiako zortzi kilometroetan barrena [