IRUTXULOKO HITZAk Ametzagañako bulegoaren inaugurazio festa egingo du
IRUTXULOKO HITZAren lantaldea Egian ari da lanean. Ametzagaña kaleko 19. zenbakiaren atarian dago erredakzioa. Orain herritarrengandik gertuago dago, eta tokiko kazetaritza egiteko leku egokiagoan dago. Joxemi Zumalabe Fundazioa eta Egia Bizirik auzo elkartea ditu bizilagun.
Aldaketa ona eta handia izan da lantaldearentzat, eta horregatik erabaki du inaugurazio festa bat prestatzea: ekainaren 22an, ostirala. Irutxuloko Hitzaren bulegoa ezagutzeko aukera ederra izango da. Bulegoan luntxa egingo dute 18:30ak inguruan, eta ondoren, Le Bukowskira joango dira. Izarne Zelaia bertsolariarekin hasiko da inaugurazio ekitaldia. Ondoren, Harkaitz Canok eta Ion Olanok Martiriaren postalak poesia irakurriko dute. Nerea Arriola aktoreak hartuko du erreleboa, eta umorezko bakarrizketa egingo du. Zuzeneko musikarekin bukatuko da festa, Physis versus Pelaxen kontzertuarekin.