46 etorkin autobusez iritsi dira Donostiara eta noraezean utzi dituzte geltokian
Goizeko 08:00etan Afrikako 46 migratzaile iritsi dira Donostiako geltokira, Almeriatik zetorren autobus batean. Iritsi bezain pronto, autobus gidariak alde egin du eta migratzaileak noraezean geratu dira geltokian. Etorkinei esan zieten Donostian Gurutze Gorriak edo gizarte zerbitzuek harrera egin eta lagundu egingo zietela.
Gurutze Gorriak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak, ordea, adierazi dute egoerak ezustekoan harrapatu dituela eta horren inguruan ezer ez zekitela. Momentuz, Gurutze Gorriak bere gain hartu du pertsona hauen ardura. Taldeko pertsona gehienak Mali eta Gineakoak dira, eta bakoitzaren identifikazio prozesua abiatu du poliziak.