Altzako plaza.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Ekialdeko barrutiko batzordearen izendapenak onartu ditu. Boto gehien lortu dituzten zortzi ordezkariak ondorengoak dira:
Jose Angel Apaolaza, Juan Luis Apalategi, Raimundo Mendiburu, Roberto Otero, Antxon Alfaro, Mabel Vidal, Maria Mercedes Fernandez eta
Xenki Berho.
Altza, Herrera, Intxaurrondo eta Bidebietak osatzen dute Ekialdeko barrutia. Maiatzaren 19an hauteskundeak egin zituzten ordezkariak aukeratzeko.
Hiriko Barrutien Araudi Organikoak, 14. artikuluan, Barrutiko Batzarra hamabost kidek osatuko dutela dio: zinegotzi-buruak, zinegotzi-buruordeak, bost kide udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutakoak, eta auzo elkarteetako zein arlo entitateetako lau kidek.