Flamenka guneko musika egitarau osoa aurkeztu dute Donostiako Piratek
Abuztuaren 11tik 19ra bitarte ospatuko den Aste Nagusi Pirataren lehen aurrerapen nabarmena egin dute gaur Donostiako Piratek Flamenka guneko musika egitarauarekin. Guztira hamabost talde izango dira kaiko oholtza gainean, larunbatetik larunbatera, Aste Nagusiko gauen giroa alaitzen.
Agertokian emakumeen presentzia indartzeko asmoarekin osatu dute piratek aurtengo musika egitaraua. Izan ere, Flamenkara igoko diren hamabost taldeetatik hamaikan egongo dira emakumeak.
Musika estiloei dagokienez, egitarau anitza izango da ere aurtengoa, bertan rock, pop, punk, elektronika, reggae, dancehall edota folk doinuak topa daitezkeelarik. Gainera, artista donostiar desberdinen presentzia izango du piraten gune nagusiko agertokiak, hala nola: Olatz Salvador, Skakeitan, Niña Coyote eta Chico Tornado, Krii kolektiboa eta Serrulla.
Aste Nagusi Piratako musika egitaraua: Flamenka gunea
Larunbata 11: Fan & Go
Igandea 12: The Capaces eta Des-kontrol
Astelehena 13: En Tol Sarmiento, Ezetaerre eta Skakeitan
Asteartea 14: Krii kolektiboa
Asteazkena 15: Green Valley eta Mad Muasel
Osteguna 16: Niña Coyote eta Chico Tornado eta Mice
Ostirala 17: Olatz Salvador eta Anje Duhalde
Larunbata 18: Serrulla eta Belako