Argazkia: Reala
Reala eta
Toño Ramirez atezaina akordio batera iritsi dira jokalari errioxarrak hilabete bukaerara arte zuen kontratua amaitzeko. Ramirez 2005ean iritsi zen Realera, 19 urte zituela. Lau urtez ibili zen Sanseko atezain gisa, Realak 09-10 denboraldia Teneriferi utzi zion arte. Donostiara itzuli zen urtebete igarota, gero Guadalajara eta Cultural Leonesa taldeetatik pasatzeko.
2014an AEK Larnaca taldeak fitxatu zuen, Txipreko lehen mailarako. Bi urteren ostean, Realera bueltatu zen taldeko bigarren atezaina izateko, Rulliren atzetik. Guztira, bederatzi partida jokatu ditu Ramirezek Realaren lehen taldearekin.