Erosketa arrunt batekin hamar pertsonek bildutako hondakin plastikoak ikustarazi dituzte
Iñaki Agirre
Hamar pertsonen erosketekin bildutako plastikoa. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Plastikozko poltsarik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, herritarrez osaturiko Plis, Plast Barik taldeak ekintza adierazgarri bat burutu zuen atzo Groseko supermerkatu baten atarian. Taldeko hamar pertsonek erosketa arrunta egin zuten dendan, era guztietako jakiak erosiz, eta eskuratutako produktuen bilgarri eta edukiontzi plastikoak supermerkatuaren parean ipinitako hiru erosketa-orgetan bildu zituzten.
Ekintzarekin herritarrek egunerokotasunean inolako zentzurik gabe kontsumitzen duten plastiko kopuru handia irudikatu nahi izan dute, orgen edo telazko poltsen erabilera aldarrikatzearekin batera. Donostian eratu den talde hau Europa mailako Nasti de plastic mugimenduaren baitan sartzen da, eta datozen asteetan plastikoaren arazoa plazaratzen jarraitzeko asmoarekin ekintza gehiago antolatuko dituztela adierazi dute.
IRUTXULOKO HITZA taldeko kide batekin bildu da plastikoaren kontsumo masiboari buruz hitz egiteko eta gaiaren inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea