Gizon bat atxilotu dute autobus batean emakume bati ukituak egiteagatik
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenaren arabera, emakume batek sexu-abusu bat salatu zuen atzo Donostian. Autobus pribatu batean zegoela gizon batek ukituak egin zizkiola salatu zuen emakumeak. Poliziak erasotzailea atxilotu zuen, eta epailearen aurretik pasa ondoren libre geratu da kargupean.
Donostiako Udalak erakunde adierazpen bat idatzi du gertakariaren harira:
Donostian izan den azken sexu-abusuaren aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala
Aste honetan Donostian izan den sexu-abusuaren aurrean, Udalak honako hau adierazten du:
1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du emakume honek jasandako erasoa. Gure hirian
gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.
2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta
hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimari eskainiko dio Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala
eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia.
3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero
desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa
da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta
emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten
dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
4.- Udalak gaitzespena adierazteko egin daitezkeen deialdiekin bat egiten du.
Donostian, 2018ko uztailaren 5ean