Bere lehen bandera irabazi du Donostiarraren bigarren ontziak
taldearen historiako lehen bandera lortu zutenean, Orion, 2015ean.
Bandera hartu eta Kaiko Karmengo festetara joan ziren Donostiarrako taldekideak. Agertoki gainera igo ziren Ezten giro taldeak jotzen zuen bitartean, eta pozik astindu zuten euren lehen bandera.
Gainontzean, Arraun Lagunakek bi hirugarren postu lortu ditu Euskotren ligako bi estropadetan, orain arteko lana hobetuz. Donostiarrako emakumeak, berriz, bigarren postuan geratu ziren igandean, ETE ligako jardunaldian, Camargoko uretan.
Donostiarraren gizonen lehen taldea zortzigarrena izan zen Kontxako uretan; eta bederatzigarrena, Castron.
KAE-2
EUSKOTREN Liga
ETE Liga
TKE Liga
Denboraldiren batean taldea osatu ez duen arren, urteak dira Donostiarrak baduela gizonezkoen B ontzia. KAE-2 ligan lehiatzen dira, klubeko harrobia sendotuz, eta igandean euren lehen bandera astintzea lortu zuten, Camargoko uretan. Andoni Saizar hernaniarra izan zen patroia, eta hain zuzen, bera izan zen patroia Donostiarraren lehen ontziarekin ere,