Bigarrena izan da Donostiarra Plentzian
ligaren webgunean.
Bi txandatan jokatu dute jardunaldia, lehen txandan sailkapeneko azken bost ontziak atera dira, eta, bigarren txandan, sailkapeneko lehenengo lau ontziak (hor aritu da Donostiarra).
Emakumeen Traineru Ligako jardunaldia jokoan egon da gaur eguerdian, Plentzian. Donostiarrak lan oso ona egin du, ligan ematen ari den erregulartasunari eutsiz, eta bigarren postuan geratu da, hiru segundorengatik.
Gaurkoan Hibaikarentzat izan da XXX. Plentziako ikurriña-ETE bandera; denborak ikus daitezke